argia.eus
INPRIMATU
Joseba Asiron
“Okupatutako eraikinarekin zuhurtziaz eta proportzionaltasunez jokatu dut”
  • "Zaintza, zuhurtzia, proportzionaltasuna eta leialtasuna" izan dira Iruñeko Udalaren irizpideak Conpainia kaleko eraikin okupatuarekin.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2015eko abenduaren 18a
Joseba Asiron, Iruñeko Alkatea. (Argazkia: EITB)

PSNren eskaera bati erantzunez Joseba Asiron Iruñeko alkatea Hirigintza batzordea izan da azalpenak ematen. Joan den abenduaren 5ean Iruñean kalejira bat zegoen iragarria eta udalak bazituen susmoak eraikinen bat okupatzeko aukera zela. Prebentzo neurri zenbait hartu zirela ere esan du Asironek. Redineko Jauregia adibidez zaindu zen okupatzeko arriskuaz ohartuta. Zinegotziak ere izan ziren guardian Segurtasun eta Elkarbizitzako sailaren zuzendariarekin batera "beharrezkoak liratekeen erabakiak hartzeko".

Okupazioa ematen ari zela Asironek zenbait lan egin zituen: informazioa eskatu zuen eraikinaren inguruan eta Nafarroako Gobernuarena zela jakinda, harremanetan jarri zen berehala eurekin. "Okupazioaren aurrean gure jarrera eta jokaera onargarria eta egokia izan zen", nabarmendu du Asironek. Izan ere, udalarenak ez diren ondareen gainean bestelako esku-hartzerik ezin da egin beraz, bestelako jokaera bat izatea ez litzateke "aproposa eta legezkoa" izanen.