Asier Zabaleta koreografoak ikastaro bat eskainiko du gaur, bihar eta etzi Baionako Elkarteen Etxean. Ikastaro honetan euskal teknika tradizionala dantza garaikidearekin eta hiritarrarekin uztartu nahi du. Gainera, ikastaro honetan Aterpean proiektu berrirako artistak aukeratzeko asmoa ere azaldu du. Proiektu hau Dantza Hirian ekimenak antolatu du eta Donostia eta Baiona artean bizi diren artistei zuzendua dago.