argia.eus
INPRIMATU
Asier Suberbiola lasartearrak irabazi du estreinako Iñigo Muguruza beka
  • Asier Suberbiola bekaduna Pedagogian lizentziatua da, eta Bartzelonan Bibolin Irakasle Nagusiaz gain, Europa, Asia eta Ameriketan zehar zenbait bira egin ditu. Musika modernoan, jazzean eta inprobisazioan aditua baita. Baina Iñigo Muguruza beka ikusi zuenean, musika herrikoiaren muga guztiak gainditu zituela jakinik, argi euki zuen burutu nahi zuen ikerketaren helburua.

Antxeta Irratia 2020ko urriaren 21

Euskal musikaren erreferente, eta berarentzat ere, Iñigo Muguruzaren lana ikertu eta Irungo Musika Kontserbatorioak erabili ahalko duten material pedagogikoa ere sortuko du.

Helburu bikoitza lortzeko 8.000 euroko laguntza jasoko du Irungo Udalaren eskutik, eta zortzi hilabeteko epean egin beharko du ikerketa lana.