argia.eus
INPRIMATU
Asier Otamendik irabazi du Dulantziko finalerdia eta finala erabakita geratu da
  • Larunbat honetan jokatu da bigarren eta erabakiorra izan den finalerdia Dulanziko Kultur Etxean. Asier Otamendik bereganatu du martxoaren 16an jokatuko den finalerako bigarren txartela.
Bertsozale.eus @bertsozale 2024ko martxoaren 04a

Iritsi da 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketa, XVI. edizioa da aurtengoa eta berrogei urte betetzen dira Arabako lehen txapelketa jokatu zela. Azken edizioetan irudikatu genuen ibilbideari jarraiki, Arabako bertsolaritzaren gailurrak irudikatzen dituen paisaia prest. 18 bertsolarik jokatu zuten lehen fasea eta gaur amaitu da 12k jokatu dituzten finalerdiak. 

Jokoan aritutako sei bertsolariak, hurrengoak:

Paula Amilburu Izargarai (Aramaio)

Aitor Ugarte Eriz (Aramaio)

Xabi Igoa Eriz (Aramaio)

Asier Otamendi Alkorta (Urretxu/Gasteiz)

Izar Mendiguren Cosgaya (Laudio)

Aroa Arrizubieta Barredo (Gasteiz)

Bigarren fase honetan 14na bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolariek eta bakarkako lana ganbarakoa izango da. Ariketa guztiak egin ondoren, Asier Otamendik lortu du puntu gehien,  366.5  puntu. Bi finalerdietako puntuazioaren hurrenkeran osatu da finala. Puntuazioak ondorengoak izan ziren:

Asier Otamendi: 366.5 puntu

Paula Amilburu: 353.5 puntu

Aroa Arrizubieta: 352.5 puntu

Xabi Igoa: 346.5 puntu

Aitor Ugarte: 339 puntu

Izar Mendiguren: 303 puntu

Hamahiru lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Marta Ugarte Abasolo izan da Dulantziko aurkezlea. Bigarren faseko, final laurdenetako epaimahaia, horrela osatuta dago: Mikel Fernandez de Arroiabe, Fernando Sopelana, Iker Elexpuru eta Aitor Jimenez Tolosana . Endika Jimenez Enbeita idazkari lanetan.

Hemen Dulantziko irudi batzuk

Finala, martxoaren 16an izango da Gasteizen, Prinzipal Antzokian, arratsaldeko 17:30ean.