Lannemezango espetxetik Martutenera lekualdatu dute preso politiko andoaindarra. Legeak jasotzen duen bezala, berak eskatu du Frantziako kondena bete arte Euskal Herrira ekartzea.
Etxerat elkarteak jakitera eman duenez, Asier Oiarzabal Txapartegi andoaindarra Lannemezaneko espetxetik (330 kilometrora) Martutenera hurbildu dute.
22 urte daramatza preso, eta elkarteak zehaztu du “legeak jasotzen duen bezala” lekualdatzea Oiarzabalek eskatuta egin dela: “Berak eskatu du Frantziako kondena bete arte Euskal Herrira ekartzea”.