Asteartean jaso zuen Venezuelako Gobernuaren erabakia. Bere herritartasuna eta 13 urteko bere semearena onartzea eskatuz abiatu zuen gose greba mugagabea abenduaren 3an.
Asier Guridik berak sare sozialen bitartez jakinarazi duenez, Venezuelako Gobernuak errefuxiatu estatusa onartu dio eta ondorioz gose greba uztea erabaki du: “Une horretan erabaki nuen gose-greba bertan behera utzi behar zela; izan ere, azken zortzi urte hauetan blokeatuta egon den ate bat irekitzen ari zitzaidan”.
Asier Guridi euskal iheslari politiko oñatiarra 2005ean heldu zen Venezuelara, eta 2013az geroztik herritartasun dokumenturik gabe bizi da.