argia.eus
INPRIMATU
Asier Ezeiza preso hernaniarra Mont-de-Marsan espetxera hurbildu du Frantziako Gobernuak
  • Tarascon kartzelan izan da Asier Ezeiza azken urtea, bere sorterritik 750 kilometrora, eta orain Mont-de-Marsenera aldatu dute Etxerat Elkarteak jakinarazi duenez.

ARGIA @argia 2018ko ekainaren 14a
Senideak iazko abenduan Parisen presoen eskubideen alde egindako martxan (arg: Resumenlatinoamericano.org)

Ezeiza 2008an atxilotu zuten eta hainbat presondegitan egon da geroztik, Fresnesen eta Marseillan, besteak beste.Azkeneko espetxe horretan hainbat protesta egin zituen behin behineko egoeran oso baldintza txarretan zutela salatzeko. Etxeratek ohar labur baten bidez jakinarazi du Frantziako Gobernuak hurbildu egin duela hernaniarra:

Frantziako Gobernuak urtarrilean iragarri zuen Espainian "odol deliturik ez duten eta zigorra betetzear dauden" presoak hurbiltzen hasiko zela. Ordutik hamar dira jadanik Mont-de-Marsanen dauden euskal presoak, Euskal Herritik 230 kilometrora eta beste bost Lannemezanen daude, 330 kilometrora. Azkena espetxe horretara eraman zuten ekainaren 4an, Asier Oiartzabal andoaindarra.