Hasier Arraizek (Sortu) analisi hau egin du 23:20ean: "Urrats handi bat eman nahi izan dugu eta onartu behar dugu ezingo dugula nahi adinako urratsa eman, eta zoriondu behar ditugu gu baino emaitza hobeak lortu dituztenak. Botoa eman ez diguten herritarrei aditu diegu eta kasu egingo diegu. Dena ez dugu ongi egin, kudeaketan eta elkarlanean hobetu behar dugu".
Jasotako boto kopurua eskatutakoa bai baina behar bestekoa ez dela izan azaldu du: "300.000 boto eskatu genizkien herritarrei udaletan, eta 300.000 boto baino gehiago eman dizkigute. Beraz, ezin kexatu, baina ez dira nahikoak izan gure helburu guztiak betetzeko".
23:50ean, ETB1en eginiko adierazpenak:
"Onartzen dugu EAJren garaipena eta zoriontzen ditugu. Badirudi guk kudeaketan zailtasunak izan ditugula jendearekin konektatzeko, eta beste alde batetik ematen du EH Bilduren kontrako botoa trinkotu egin dela EAJren inguruan. Botoa eman ez dutenei esan nahi diegu jaso dugula mezua eta kasu egingo diegula. Emaitza hauek izan baditugu da gauza denak ongi egin ez ditugulako. Araban gauzak ongi joan dira, eta Nafarroan oraindik aiduru gaude ea aldaketa posible izango den".