argia.eus
INPRIMATU
Asel Luzarraga: “Garai batean ‘Eraztunen Jauna’ren ildotik idazten nuen, elfoen munduan bizi ziren pertsonaia punkyak sortzen nituen”

2007ko abenduaren 19a

"Hasierako nobelak gaztelaniaz idatzi nituen, garai hartan ez bainekien euskaraz. Orriak eta orriak idatzi nituen gaztelaniaz: Eraztunen Jaunaren ildotik idazten nuen asko (...) 2003an Hamaika ispilu ganbil eleberria kaleratu nuen, ikasle garaian idatzi nuen baina, irakasle nintzela argitaratu nuen. Euskararekin izan nuen lehen borroka izan zen. Euskal filologian hasi eta lehenengo mailan ekin nion nobela euskaraz idazteari. Hizkuntza aldetik nabari dela uste dut; batzuetan ez baita oso euskara malgua. Oso kontzentrazio handiz idatzi nuen, gramatika arauekin nahiz ondo idaztearekin oso kezkatuta. Oso prozesu luzea izan zen baina, asko ikasi nuen esperientzia hartatik". (2007ko azaroa, 36. zenbakia)