argia.eus
INPRIMATU
Animalien eskubideen aldeko kolektiboak Arzak salatu du foiea Momotegiri erosteagatik
Ainhoa Mariezkurrena Etxabe 2012ko abenduaren 17a
Arzak jatetxean "foiea" duen platera (Argazkia: Pablo Monteagudo Flickr erabiltzailea)

“Ekintza lazgarri batez eta prozedura krudelaz ari gara”, adierazi dio Javier Moreno Animalien Eskubideen Aldeko kolektiboko bozeramaileak Noticias de Gipuzkoari. Arzak sukaldariaren erreakzioa ere jaso dute: “Momotegik dauka foierik onena. Denak gaude animalien sufrimenduaren aurka, baina zer egingo dugu artisau produktuekin? Ez zait justua iruditzen hainbesteko garrantzia ematea kasu polemiko honi”.

Eusko Jaurlaritzako Osasun departamentuak Mugaritz jatetxeari espedientea ireki dio arrazoi berdinagatik. Kolektiboak egunkari berari azaldu dio aurrerantzean, Akelarre, Alameda, Sebastian eta Etxebarri jatetxeak ere salatzeko asmoa daukatela, “foie-grasak dakarren sufrimendua gizarteari erakusteko”. Era berean, jatetxeak animatu dituzte industria horri boikota egitera.