argia.eus
INPRIMATU
Artxibatu egin dute Xuban Nafarratek Ertzaintzaren aurka jarritako salaketa
  • Xuban Nafarrate gasteiztarra larri zauritu zen 2012ko martxoaren 29ko greba egunean, ertzainen karga batean. Salaketa jarri zuen polizien aurka, baina Gasteizko Instrukzioko 2. Epaitegiak artxibatu egin du, epaileak dioenez, zauriak ez zituelako Ertzaintzaren gomazko pilotakada batek eragin.

ARGIA @argia 2013ko urtarrilaren 22a
Xuban Nafarrateren aldeko elkarretaratzea (Argazkia: gasteizhoy.com)

Ertzaintzak berak eman du albistearen berri bere webgunean. Auto berean magistratuak inputatu egin ditu Nafarrate bera eta beste bi pertsona, Ertzaintzako agenteen aurrean ustez desobedientziaz jokatzeagatik, prentsa-oharrean irakurri daitekeenez.

Iazko apirilean, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak berretsi zuen Xuban Nafarrete gaztea ez zuela pilotakada batek jo. Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian Ertzaintzaren bertsio ofiziala mantendu zuen Aresek. Bere hitzetan, poliziek ez zuten pilotakadarik jaurti eta Nafarrete lurrera erori ostean zauritu zen larri.

Xubanen aitak Aresen bertsioa ukatu eta berretsi zuen semeak Ertzaintzaren gomazko pilotakada bat jaso zuela buruan. Barne sailburuaren eta Ertzaintzaren bertsioa "egia" ez dela erakusteko, auzokide batzuek grabatutako bideo hau aurkeztu zuen Joseba Nafarratek.