argia.eus
INPRIMATU
Artxanda mendiko gurutze frankista pasa den astean kendu zuten
  • Argiletako gurutze frankista Artxanda mendian zegoen eta ilboko Udalak hilabete honetan eraitsi du. Larrabetzun gertatu zena ekiditeko (ikur frankista bat eraisteko orduan lau pertsona zauritu ziren), ezer esan gabe egitea erabaki zuten. Bilbon oraindik ikur frankistak gelditzen direla dio Juan Mari Zulaikak.

Uriola.eus @uriolaeus 2018ko maiatzaren 31

Artxandako auzokide batzuk salbu, Bilbon inork gutxik ezagutzen zuen Agirletako gurutze frankista. Izan ere, ez dago pasoko lekuan, eta "ezkutuan eta isilik" eman ditu ia 81 urte, 1937an Bilbo erori ostean, tropa nazionaleko errekete karlistek altxatu zutenetik.

Agirletako monumentuak hiru zilindroko egitura du, eta gainean bi buruko arranoa eta gurutzea. Hiru data ere ageri dira gorputzean. 1833 –Lehen Karlistadako hasiera urtea–, 1873 –Bigarren Karlistadako hasiera urtea– eta 1937 –Bilboren erorketaren urtea, frankistentzat 'askapenaren urtea'–. 

Ez dago Artxandako La Huella monumentutik oso urruti. La Huella, hain zuzen ere, Bilboren defentsan eta askatasunaren alde hil ziren gizon eta emakumeak omentzeko paratu zuten 2006an oroimenaren berreskurapenean lanean ari ziren elkarteek. 

Orain, Agirletako gurutze frankista, Moyua plazako arrano frankista eta beste hainbat ikur Bilbotik kendu dira. Hala eta guztiz ere, Juan Mari Zulaikak oraindik ikurren bat gelditzen dela argitu du. Horien artean, Bilboko pare bat kale eta etxe batzuetan jarraitzen duten falangeren aldeko zenbait plaka. Juan Marik azaldu duenez: "Bota dutena zegoen handiena zen, bai, baina ez zen Bilboko azken ikur frankista". 

 

Albiste hau Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.