argia.eus
INPRIMATU
Artur Mas presidente oso estimatu hori
  • Iñigo Jaca Arrizabalagak (Mediku jubilatua eta Zuzenbidean lizentziatua) Kataluniako presidente Artur Mas jaunari gutuna. .

IƱigo Jaca Arrizabalaga 2015eko abuztuaren 01

Zuri zuzentzen natzaizu zorionak emateko, izan ere, asmo osoa erakutsi baituzu herri katalanari independentziarako eskubideaz erabaki dezan aukera emateko. Euskalduna naiz eta bidezko funtsezko eskubideak baliatzea ukatzen zaigula sentitzen dugunon artean, ez da azalpen gehiagorik behar gure elkartasuna sostengatzeko.

Soilik esan nahi dizut, eratuko dituzuen estatu egitura horietan, Kataluniako independentzia aldarrikatu eta gero, kontuan har dezazuela Europako beste herri batzuek, estatudun edo estatu gabeko, nazionalitate katalan txikia eska ote dezakegun. Jakin badakigu nazionalitateak eskubideak ematen dituela, baina nik ezagutu nuen Belgikan “nazionalitate txikiaren” instituzioa, eskubide batzuk bakarrik ematen zituena. Bistan da herri katalanak ez duela bere gain hartu behar inolako eskubiderik, bertan bizi eta zergak ordaintzetik ez datorrenik, eta nazionalitate txiki horren eskubide eta betebeharrek ez dituztela aurrekontuak konprometitu behar.

Hori modu bat litzateke, baldin eta zure estatu independentea aitortzera ausartzen ez edo berandutzen badira estatuak, nahi genukeen Europako beste herrialde batzuetako herritarrok (Euskadi, Flandes, Eskozia, Irlanda, Hego Tirol eta abar.) nazionalitate bikoitza eskuratu ahal izan genezan, katalana eskatuz; hori bai, Kataluniako historia eta hizkuntzaren ezagutza batzuk baditugula erakutsiz. Asmoa hartzen dut katalan hizkuntza ikasten hasteko.

Agur bero bat. Visca Catalunya lliure.

Iñigo Jaca Arrizabalaga  /  Mediku jubilatua eta Zuzenbidean lizentziatua .

Hendaian, 2015eko uztailaren 31n.