argia.eus
INPRIMATU
Entzun ‘OkupaTUGasteiz’ abestia, Ekaitz Samaniegoren letrarekin
  • Abestiaren basea Dj Lorok egin du eta ahotsetan Arabako zenbait musikarik parte hartu dute, Ekaitz Samaniego gasteizko preso politikoaren letrekin. Bestalde, urriaren 6ko egun handirako beroketa-lanak egiteko, jaialdia egingo dute ekainaren 10ean Gaztetxean, DJ lokalekin lagunduta.

Hala Bedi @halabedi 2018ko ekainaren 01

Urriaren 6an ospatuko den OkupaTuGasteiz egunak ere bere kantua izango du, elkarlanean egin dena. Abestiaren oinarria Ekaitz Samaniegoren hitzak izan dira, eta ondoren, kantuaren basea Dj Loro disko-jartzaile gasteiztarrak egin du. Ahotsetan, artista ugarik parte hartu du: Jaione Olabe, Paula Amilburu, Iñaki Viñaspre, Ixone Arrizabalaga, Haize Agirre, Libe Garcia de Cortazar eta Jon Basaguren. Ekoizpen artistikoaren ardura berriz, Koldo eta Jabolo Sagasound anaien esku egon da. 

Ekainaren 10a, abiapuntuetako bat

Hurrengo igandean ospatuko den giza-katea aitzaki, OkupaTUGasteizek jaialdia egingo du eguerditik gauera arte Gasteizko Gaztetxean. Bertan, DJ jaia egingo dute, Mindre Folklore, Dorleta Rata Jones, Armando Almoroto eta Tarantistak djekin lagunduta.

 

 

 

 

Albiste hau Hirukak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.