argia.eus
INPRIMATU
Artista kolektiboen jaialdia Leioako kaleetan, maiatzaren 18tik 21era
  • Leioako XXIII. Umore Azoka ospatuko da datorren asteburuan. Arte eszenikoetako 43 konpainia eta 90 emanaldi izango dira ikusgai; tartean izango dira Euskal Herriko hamazazpi konpainia.

Gorka Peñagarikano Goikoetxea 2023ko maiatzaren 15
Irudian, Kimuak dantza kolektiboa, 'genEroa' ikuskizunean. (Argazkia: Kimua / Unai Sorrarain)

Maiatzaren 18tik 21era, Leioako (Bizkaia) XXIII. Umore Azokan ikusgai egongo dira dantza, antzerkia, zirkua, performanceak, clowna, instalazioak eta musika oinarri dituzten emanaldiak, baita hitzaldi, jardunaldi eta liburu-aurkezpenak ere, besteak beste. Gonbidatuen artean, kaleko antzerkian aritzen diren Euskal Herriko hamazazpi kolektibo egongo dira, eta, guztira, ostegunetik igandera, 43 konpainia eta 90 emanaldi plazaratuko dira.

Azokak "euskal ekoizpenen aldeko apustua" egin duela azpimarratu dute, eta nabarmendu, Aukeran Dantza Konpainiaren, Kimua Dantza Kolektiboaren eta Andoni Aresti Dantza Eskolaren parte hartzea. Lehenak Aiurri antzezlana aurkeztuko du, ikuslea "mugitzeko" helburuz; Kimuak kolektiboak, bestetik, genEroa ikuskizunaren bidez genero-rolen gaineko gogoeta egingo du, Ekaitz Goikoetxea idazle eta bertsolariaren parte hartzearekin; eta Andoni Aresti Dantza Eskolak, esaterako, estilo ezberdinetako lan koreografikoetan oinarritutako ikuskizuna egingo du.

Euskal Herriko kolektibo gonbidatuak hurrengo hauek izango dira, aipatutako hiruez gain: Panta Rhei, Barré Taldea, Harrobi Dantza Bertikala, Hortzmuga Teatroa, Deabru Beltzak & Hortzmuga Teatroa, La Glo Zirko eta Dantza Bertikala, Lekittoko Deabruak & Zozongo, Pantzart, Piszafaktoria Ideian Laborategi, Rojo Telón, Sokaire Violinistas, Trapu Zaharra eta Zirkozaurre.

Jarraian egitaraua, egunez egun:

Maiatzak 18, osteguna

  • 18:00 Patzart, El juego dela metamorfosis ("Metamorfosiaren jolasa"), Boulevard Stoa.
  • 18:30 Cia. Mariana Collado & Lucio A. Baglivo, Recuerdos de margaritas ("Bitxiloreen oroitzapenak"), Udaletxea.
  • 18:30 Batcharte dantza, Sor[tu.E]gina, Parking del Molino
  • 19:00, 21:30 Aukeran dantza konpainia, Aiurri, Boulevard Udondo 2.
  • 23:30 Harrobi dantza bertikala konpainia, Geure(R)a, Errekalde plaza (kristalera) .

Maiatzak 19, ostirala

  • 17:30, 20:30 Collectif Primavez, Laisse-Moi ("Utz nazazu"), Sabino Arana plaza.
  • 18:00 La Glo zirko eta dantza, Ensueño ("Amets"), Errekalde plaza .
  • 18:00 Pantzart, El juego dela metamorfosis ("Metamorfosiaren jolasa"), Boulevard Stoa .
  • 18:30 Amabe Company, We all live in a box ("Kutxa batean bizi gara"), Udaletxea.
  • 20:00 Batcharte dantza, Sor[tu.E]gina, Parking del Molino .
  • 21:00 Cia. Mariana Collado & Lucio A. Baglivo, Recuerdos de margaritas ("Bitxiloreen oroitzapenak"), Udaletxea.
  • 22:00 Miguel Barreto y La Pequeña Victoria Cen, Disculpa si te presento como que no te conozco ("Barkatu, ezagutuko ez bazintudan bezala aurkezten bazaitut"), Udaletxea.
  • 22:30 CÍA. UpArte, DESproVISTO, Aldapa auditorioa.

Maiatzak 20, larunbata

  • 13:30, 18:30 Kimua dantza kolektiboa, genEroa, Plaza Sabino Arana .
  • 14:00, 18:00 Qabalum, La medida que nos ha de dividir ("Bereizi behar gaituen neurria"), Udaletxea.
  • 18:00 Miguel Barreto y La Pequeña Victoria Cen, Disculpa si te presento como que no te conozco ("Barkatu, ezagutuko ez bazintudan bezala aurkezten bazaitut"), Udaletxea.
  • 18:30 CÍA. UpArte, DESproVISTO, Aldapa auditorioa.
  • 21:00 Amabe Company, We all live in a box ("Kutxa batean bizi gara"), Udaletxea.
  • 22:00 La Glo zirko eta dantza, Ensueño ("Amets"), Errekalde plaza .
  • 22:30 Zirkozaurre, Harreman, Boulevard Ikurriña. 

Apirilak 21, igandea

  • 12:30 Zirkozaurre, Harreman, Boulevard Ikurriña.
  • 13:30 Andoni Aresti Dantza Eskola, 13:30, Errekalde plaza.