argia.eus
INPRIMATU
Artista alemaniar baten trikimailua Google Maps engainatzeko
  • 99 telefono mugikorrez betetako orgatila batekin trafiko eskaseko kale batean zehar paseatzeari ekin zion Simon Weckert artista alemaniarrak, Wired hedabidean irakur daitekeenez. Googlen sistemak, abiadura mantsoan zihoazen ustezko 99 erabiltzaile detektatzean, trafiko handiko toki bezala izendatu zuen; eta ondorioz, beste ibilbide batzuk hartzera bideratu zituen gainontzeko erabiltzaileak.

Maria Ortega Zubiate @ortegazubiate 2020ko otsailaren 04a
Simon Weckert bere orgarekin paseatzen.

Ekintza hau, Weckert berak azaldu bezala, Google Maps bezalako zerbitzuek zenbateraino kontrolatzen gaituzten salatzeko izan da. Izan ere, aipatutako aplikazioa beste hainbat aplikaziorekin elkarlanean aritzen da, “kapitalismo digital eta erosotasun” forma berriak sortuz.

Ikusi bideoa azpian: