argia.eus
INPRIMATU
Artedrama topaketak antolatu dituzte Aulestin
  • Hainbat ekintza eta tailer eskainiko ditu Artedrama Arte Eszenikoen plataformak irailaren 20tik 25era bitartean. Informazio guztia dago eskuragarri ekitaldiko egitarauan eta webgunean.

Iraitz Madariaga Etxebarria 2021eko ekainaren 23a
Argazkia: Artedrama Arte Eszenikoen Plataforma

Zazpi irakaslek eskainiko dituzte tailerrak Euskal Herriko arte eszenikoetan murgilduta daudenen arteko “eztabaidak, jakintza eta elkartrukea sustatzeko” asmoz. Ander Lipus, Olatz Gorrotxategi, Patricia Urrutia, Manex Fuchs, Ruth Gimera, Matxalen de Pedro eta Igor de Cuadrak hartuko dute parte. Gainera, irakasleetako batzuen antzezlanak irekian ikusi ahal izango dira Aulestiko herriko frontoian, gauero.

Izen-ematea

Ekintza guztiak euskaraz izango dira, eta bertaratzen direnek lotarako lekua eta otorduak barne izango dituzte. Matrikula 450 eurokoa da, eta izena emateko epea zabalik dago.