Arteako emakume baten eta bere seme-alaben etxe kaleratzea zegoen aurreikusita gaurko. Igorreko Kiñu Gaztetxeak kaleratzea gelditzeko erresistentzia deialdia egin du, eta hainbat pertsona hurbildu diren arren kaleratzea gelditzera, gauzatu egin da etxe kaleratzea.
Maiatzaren 4ko data zeukan Arteako Itziar eta bere seme-alaben etxe kaleratze aginduak, eta 13:00ak alderako zegoen aurreikusia. Hala jakinarazi zuen Igorreko Kiñu Gaztetxeak, etxe kaleratzea gelditzeko erresistentzia deialdia zabaltzearekin batera.
Gaztetxeak publiko egindako oharrean jasotzen zenez, Itziarri bere etxebizitzaren jabetzaren erdia dagokio, eta etxea ordainduta dago. Halere, Itziar eta bere seme-alabak –horietako bi adin txikikoak– etxe kaleratzea izan da epaitegietan hartutako erabakia.
"Ez dogu onartuko guztiz funtsezkoa den etxebizitzarako eskubidea urratzea", zioten gaztetxeko kideek kasuaren berri emanez argitaratutako oharrean. Etxe kaleratzea gelditzeko asmoz, erresistentzia deialdia egin zuten.
??ADI!??
Eguaztenean Itziar eta bere hiru seme-alabak etxetik bota gura ditue 13:00etan.
?EZ DOGU ONARTUKO
Eguaztenean danok Arteara! 10:30ean udaletxe aurrean!#kaleratzerikez #gelditukodogu pic.twitter.com/2dvl4N75fm
— KIÑU GZTX - Igorre (@kinugaztetxea) May 2, 2022
Oharrean adierazi bezala, hainbat pertsona gerturatu dira udaletxe parera goizeko 10:30etan; 50 pertsona inguru, begitu.eus-ek jaso duenez. Handik Itziarren etxe parera joan dira, eta jende gehiago joan da batzen kaleratzea geldi asmoz, Galdakaoko Etxebizitza Sindikatuaren bideo honetan antzeman daitekeenez:
Duintsuna Artean! Geroz eta jende gehiago etxea defendatzen.#ItziarEzDoa #GelditukoDogu pic.twitter.com/qZC2SzK5BO
— Galdakaoko Etxebizitza Sindikatua (@GESelkarlaguntz) May 4, 2022
Ordu biak aldera jakinarazi du etxebizitza sindikatuak Ertzaintza bertaratua zela. Ordurako jendea Itziarren etxeko atarian zegoen eserita, erresistentzia gauzatzeko prest. Hala eman dute tarte bat, indarrez, poliziak pertsonek osatutako harresia desegin arte. Erresistentzian aritutako pertsona bat atxilotu dute.
#ItziarEzDoa pic.twitter.com/3w3JUY3b1k
— Galdakaoko Etxebizitza Sindikatua (@GESelkarlaguntz) May 4, 2022
Ostean Itziar eta haren seme-alabak kaleratu dituzte.