Jendaurreko ikuskizunen eta jolas jardueren EAEko lehenengo erregelamendua onartu zuen Eusko Jaurlaritzak otsailaren 5eko Gobernu Bileran. Kulturaren eta komertzio txikien kontrako erasotzat ulertuta, Arteak Ireki plataforma sortu dute.
Larunbatean Bilbo aurkeztu zuten plataforma eta datozen egunetan burutuko dituzten ekintzak. Idatzi horri jarraituta, baina, “taberna batek ere ezingo du antolatu hilean ikuskizun bat baino gehiago edo urtebetean 12 baino gehiago”.
Arazoa ez zeguen lekuan arazoa sortu du Eusko Jaurlaritzak dekretu honekin. Gaur legebiltzarrean hitza hartu du plaformak. Datorren martxoaren 23an aktibazio kulturaleko eguna deitu dute, “Hartu zure kulturaespazioa” lemapean.
Albiste hau Bilbo Hiria irratiak eman du eta Creative Commons lizentzia libreei esker ekarri dugu ARGIAra.