argia.eus
INPRIMATU
‘Artea’ obrak jasoko du Donostia Saria Antzerkiaren Nazioarteko Egunean

2007ko martxoaren 27a

Gaur, martxoaren 27an, Antzerkiaren Nazioarteko Eguna ospatuko da. Ekitaldi franko antolatu dute mundu osoan zehar, baita Euskal Herrian ere. Donostia Kulturak eta Euskararen Udal Patronatuak, adibidez, Donostia Antzerki Saria emango diote Txalo Produkzioak konpainiaren Artea obrari, Victoria Eugenian egingo den galan. Ekitaldia 20:00etan hasiko da. Halaber, Txema Zubia elkarteak Vaiven Produkzioak etxeari Zubia saria emango dio Kutxaren Andia aretoan egingo den ekitaldian. Bestalde, Bilbon arte eszenikoen inguruan egiten ari diren dokumentalaren trailerra aurkeztuko dute eta Iruñeko Gayarre antzokian Nunca jamás eta Amsterdam obrak izango dira ikusgai. Antzezlan horiek emango diote amaiera Obra txikiak, autore berriak zikloari.