"[Ertibil saria jasotzean] oso zaila izan zen irribarre egitea, batez ere prentsaurrekoan. Argazkiek indar handia dute, eta gerora argazki jakina geratuko zela bagenekien: Ertibil lehiaketako hiru artista irabazleak Kultura diputatuari [Josune Ariztondo] babesa ematen. Ez genuen argi halako argazkirik ateratzea nahi genuen. Nik neuk ez dut ezer diputatuaren aurka, ez dut ezagutzen. Baina guk beste era batera sentitzen ditugu artea eta Rekalde aretoa, eta uste dugu politikariek ez dutela eskua sartu behar horretan". (2009-05-26)