argia.eus
INPRIMATU
Artea eta natura uztartzen dituen Ethiopiques jaialdia gaur hasi da
  • Maiatzaren 21era arte iraungo duen Baionako Ethiopiques jaialdia gaur hasiko da, Kazeta.infok argitaratu duenez. “Elkartasunaren udaberria” izena eramango du Ezkandrai elkartearen eskutik datorren jaialdiak, urtaro horrekin bat egiten duelako. Baionako inguruak erakusketaz, antzerkiz, dantzaz, eta hitzaldiz beteko dira, eta guztira 150 artista inguruk parte hartuko dute.

Lide Hernando @lidehernando 2013ko martxoaren 15
Gaur haisko da Ethiopiques jaialdia (argazkia: eitb.com)

Hainbat jarduera egingo dira egun hauetan. Gaurtik hurrengo ostiralera arte, Patxi Laskarai argazkilariaren eta Michel Amade eskulturagilearen erakusketak egongo dira ikusgai Baionako Bonnat Laukian.

Bihar “La harangue des langues” emanaldia egingo dute dantzak eta hitzak elkartuz Baionako merkatuaren inguruan. Ondoren “Pied de Biche” antzerkia eskainiko dute Maika Etxekopar, Hèlène Jacquelot eta Bruno Hollemaert musikariek. Merkatu estalian, ostera, hip hopa eta dantza zuberotarrak elkartuko dituzte dantza ikuskizun batean. Igandean Bokale eta Tarnose aldera mugituko da jaialdia.

Astelehenean “Baratzeak eta musika” erakusketa izango da Sainte Catherine kalean. Asteartean musika eta natura uztartuko dituzte Michel Borelen eskutik emandako ekimen batean, eta ondoren “Memoire en marche” mintzaldia egingo da. Asteazkenean mintzaldi gehiago egingo dira, eta ostegunean siesta musikatua eskainiko du Laurent Bernaysek Euskal Museoan.