argia.eus
INPRIMATU
Artea eta iraultza EZLNk antolaturiko CompArte festibalean, Txiapasen
  • Askapen Nazionalerako Armada Zapatistak (ENZL) Mexiko hegoaldeko San Cristobal herrian antolatu du CompArte festibala, uztailaren 23 eta 30 bitartean. Milatik gora artisten lanak egon dira ikusgai, 45 herrialdetatik etorriak. Artea, poesia eta musika uztartu dituzte.

Sara Arruabarrena Azkarate @s8ara 2016ko abuztuaren 26a

Antolatzaileen esanetan “arteak soilik du egoera zailetan gizatasuna ospatzeko gaitasuna”. Eta zera gehitu dute: “Zapatistentzat artista da bere burua artistatzat hartzen duena”. Lan askok munduko txoko ugaritako mugimendu sozialen errealitatea azaleratzen dute.  

ENZLk gerra hasi zuen Mexikoko gobernuaren aurka 1990eko hamarkadan. Gaur egun Txiapasko mendi-eremuan hainbat komunitate kudeatzen dituzte. Ezkerreko ideologia zapatistarekin bat egiten dute haren kideek. Erakusketari buruzko informazio gehiago, Dissent Sans Frontieres webgunean.