argia.eus
INPRIMATU
‘Artea’ antzezlanak irabazi du Donostia Antzerki Saria

2007ko martxoaren 13a
'Artea' antzezlaneko aktoreak

Txalo konpainiaren Artea obrak irabazi du VII. Donostia saria. Yasmina Rezaren Art obraren euskarazko egokitzapena da lan saritua. Julia Marinek euskaratu du Karlos Zabalak zuzendu duen obra. Ramon Agirre, Asier Hormaza eta Joseba Apaolaza dira aktoreak. Txalo Produkzioak taldeak martxoaren 27an jasoko du saria, Victoria Eugenian egingo den galan. Saria 9.000 eurokoa bada ere, Txalok 6.000 euro jasoko ditu berehala eta beste 3.000 euro 2009a amaitu aurretik euskarazko beste produkzio bat aurkezten duenean.