argia.eus
INPRIMATU
Arrotxapeko gaztetxeari irailaren 2rako desalojo agindua jakinarazi diote
  • Urtarrileko epaiketaren sententzia heldu zaie gaztetxeko kideei. Mehatxuaren aurrean espazio okupatua defendatzeko deia egin du gaztetxeak.

2021eko abuztuaren 13a
Argazkia: ARGIA

Sare sozialen bidez jakinarazi du berria Arrotxapeko gaztetxeak. Gaztetxeen beharra defendatu du, eta horiek babestera deitu ditu herritarrak: “Gaztetxeak antolatzeko eta sistemari aurre egiteko beharrezkoak direla ulertzen dugu. Hori guztiagatik eta horrelako proiektuetan sinisten dugunez, hau defendatzeko deia luzatzen dugu!".

2016an okupatua

2016an okupatu zuten Arrotxapeko hainbat gaztek Artila kaleko eraikin hutsa. Hainbat epaiketa egin dira bertako kideen aurka ordutik. Azkena aurtengo urtarrilean egin zen, eta akusatuen eskubideak urratu zituztela adierazi zuen gaztetxeak, besteak beste ahozko saiorako onartuta zeuden froga eta testigantzak atzera bota zizkietelako azkenik. Atzo jaso zuten epaiketa horren epaia.