2016tik erabili dute gaztetxe moduan auzoan utzita zegoen industria nabea. La Caixak, Iruñeko Udalak eta Juslaberri enpresak gazteen aurkako salaketa jarri zuen eta epailearen aginduz, iraila hasieran hustu zuen gaztetxea Espainiako Poliziak, sei lagun atxilotuz eta zauritu ugari eraginaz.
Errotxapeako Gaztetxeak sare sozialetan zabaldu du berria, eta "putre funtsen aurrean indarrak metatzea"-ren aldeko deia egin du:
Gaztetxeko fatxada bota dute gaur goizean. Garaituak izan gara, baina guda ez da hemen amaitu, erasoek etorkizuneko garaipenetara eramango gaituztelako. Jabetu gara putre funtsen aurrean indarrak metatzea dela aukera bakarra, elkartasuna geroz eta eskala handiagoan antolatuz! pic.twitter.com/buES1ZRQBt
— Errotxapeako Gaztetxea (@ErrotxaGTX) October 19, 2021
Iraila hasieran hustu zuten gaztetxea eta irailaren 13an manifestazio jendetsua egin zuten, "Antolatzerik ez espaziorik gabe" lemapean. Udalak etxebizitzak egiteko asmoa du leku horretan.
Xaloa Telebistaren bideo honetan, manifestazio haren berri:
Arrotxapeko gaztetxearen hustutzeaz gehiago jakiteko, irakur argitaratu genuen albistea.
Beste honetan, Espainiako Poliziak izan zuen jarrera.