argia.eus
INPRIMATU
“Arrotxapean mediku eta pediatra euskaldunak orain” lelopean manifestaziorako deia
  • Arrotxapeako bizilaguna eta bi alabaren ama den Aranek pediatra euskalduna nahi du bere alabek osasun asistentzia egokia eta duina jaso dezaten. Azaroaren 25ean, helburu honekin, manifestazioa izanen da Iruñeko auzo honetan. Paul Bilbao Kontseiluko bozeramaileak ekimen hau babestu eta txalotu du, eta Nafarroako Gobernuari Administrazioan euskararen presentzia indartzeko erabaki sendoak hartzeko eskatu dio.

Ahotsa.info @ahotsainfo 2017ko azaroaren 23a

"Osasun etxeak eta biok euskaraz" herri ekimenak deituta, larunbata honetan eguerdiko 12:00etan, “Arrotxapean mediku eta pediatra euskaldunak orain!” lelopean manifestazioa eginen dute Iruñeko auzo honetan.

"Nafarroako Gobernuak mediku eta pediatra bana kontratatu berri ditu, baina hauek ere ez dira euskaldunak", salatu dute berriki, eta hau horrela izanda kalera ateratzeko deia egin dute.

Ahotsa.info-k ekimen honetako kide Aran elkarrizketatu du, Arrotxapean aldarrikapen honek duen babesa eta pediatra eta mediku euskaldunak eskaeraren arrazoiak ezagutzeko. Kontseiluko bozeramaile Paul Bilbaok Arrotxapeako ekimena txalotu du, eta gaur egun Nafarroako Administrazioan euskararen presentziaren erradiografia txiki bat eginez, Nafarroako Gobernuari aurrepauso sendoak emateko deia egin dio.

 

Albiste hau Ahotsak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.