Hirugarren urtez, Arrosa sarean elkartzen diren 25 irratien elkarlana sustatzeko asmoz jardunaldiak antolatu dituzte Euskal Herrian bada zer entzun lelopean.
Pozik daude, “tokiko komunikabideen esparrua handitzen” ari delako Euskal Herrian. Adibide gisa, Astran, Gernikan, irrati berri bat sortzekotan dira. Irratietan euskararen presentzia sustatzea eta areagotzea da elkarlanaren helburu nagusia.
Martxoaren 29ari dagokionez, goizerako hainbat tailer praktiko antolatu dituzte, besteak beste, erredakzio tailerra, estudio mahaiaren erabilera, irrati bat hutsetik nola sortu, sare sozialen kudeaketa, ahozkotasuna, hizkuntza sexistaren inguruko gogoeta eta teknologia berriak nola baliatu.
Arratsalderako Euskal Heriko komunikabideak erronka berrien aurrean hitzaldia antolatu dute eta gauean Nunguayazz taldearen kontzertua izango da protagonista, Arrosa sareko irratietako kideak DJ lanetan lagunduaz.
Parte hartu nahi duenak arrosa.sarea@gmail.com helbidean izena eman dezake.
Frantziako Gobernuak aurkeztu duen 2025eko finantza lege-proiektuaren arabera, irrati elkarteek jasoko duten laguntza ekonomikoa %35 murriztuko da. Murrizketak, hamar milioi euro gutxiagoko diru-laguntza jasotzea suposatuko luke. Irratien elkarteak esan du "lurraldearen... [+]
Nafarroako euskara hutseko irratiak 25 urte bete ditu eta Dialeko azkenak dokumentalean bildu dute bere ibilbidea. Maiatzaren 3an Larraintzarren estreinatuko dute, eta hurrengo asteetan Aizarotzen eta Erason egongo da ikusteko aukera.