argia.eus
INPRIMATU
Arrosa sarearen jardunaldiak, larunbatean Zarautzen
  • Arrosa irrati sareak Euskal Herrian bada zer entzun izeneko jardunaldiak egingo ditu martxoaren 2an Zarauzko Putzuzulo gaztetxean. "Elkarlanean jarduteak eskaintzen dituen aukeretan sakontzea izan da gure asmoa betidanik, eta horrela izango da aurrerantzean ere", diote Arrosako kideek. "Helburu horrekin, egun osoko egitaraua antolatu da martxoaren 2rako".

Jon Torner Zabala @jtorner 2013ko otsailaren 25
Goizeko 10:00etan hasiko dira jardunaldiak.

Badira hamar urte pasatxo Arrosa sarea sortu zenetik. "Geroztik, sarea osatzen dugun Euskal Herriko 21 irratiek gure eguneroko lan isilean dihardugu, helburu argi batekin; nork bere proiektu komunikatiboan elkarlanaren bidez euskara bultzatu eta sustatzea. Euskarazko irratsaioen elkartrukea da Arrosaren gaur eguneko funtziorik garrantzitsuena, eta horrekin batera, irratigintzari dagokionez batak bestearengandik ikas dezakeenari, bai kontu teknikoetan eta baita bestelakoetan ere, garrantzi berezia eman diogu azken urteotan".

Izen ematea: arrosa.sarea@gmail.com

Egitaraua:

Tailerrak (1. blokea): 10:00etan

Erredakzio tailerra

Nola sortu irrati bat zerotik

Zuzeneko emisioa kaletik

Estudioko mahaiaren erabilera

Arrosako web gunea.

Tailerrak (2. blokea): 12:00etan

Albisteen tratamendua eta hizkuntza sexista

Software libreak irratigintzan

Automatizazio programak

Audio editatzea

Ahozkotasuna irratigintzan

Bazkaria: 14:30ean

Mahai-ingurua: 17:00etan

"Arrosa sarea, atzo, gaur eta bihar"

Kontzertua: 22:30ean