argia.eus
INPRIMATU
Arrosa Irrati Sareak antolatutako jardunaldiak martxoaren 18an Baionan
  • “Euskal Herrian badago zer entzun” jardunaldien VI. edizioa antolatu dute Arrosa Irrati Sareko kideek. Jardunaldien helburua, irratiok beren egunerokotasunean dituzten formakuntza eta hausnarketa beharrei erantzutea da, eta jende oro gonbidatu dute parte hartzera.

ARGIA @argia 2017ko martxoaren 10a

Jardunaldiak iragartzeko prestatu duten irrati kuña:

Izena emateko koordinazioa@arrosasarea.eus emailera idatzi behar da. Jardunaldietako egitarau osoan parte hartzen dutenentzat (tailerrak, mahaingurua, bazkaria eta kontzertuak) 15 euro eta soilik kontzertuera doazenentzat 5 euro.

Zer da Arrosa Irrati Sarea?

Arrosa Irrati Sarea Euskal Herriko 21 irrati biltzen dituen federazioa da. Bertan, askotariko irratiak biltzen dira: irrati libreak, udal irratiak, (herrialdeko irratiak) eskualde mailakoak, irrati nazionalak… Guztiok barnebiltzen gaituena, baina, euskara da. Sarea osatzen dugun irration elkargunea euskara izan da hasieratik. Gure irratietan euskararen presentzia elkarlanari esker areagotu eta bultzatzeko helburuak batzen gaitu.