argia.eus
INPRIMATU
Arriskuan dago pasa den asteko akordioa Tubos Reunidosen, enpresak azken Errege Dekretua baliatu eta gero
  • Ostegunean elkartu ziren zuzendaritza eta sindikatuak eta ez zuten adostasunik lortu enplegua erregulatzeko espedientea aho batez onartzeko.

Aitor Aspuru Saez Aiaraldea @aiaraldea 2020ko apirilaren 06a
Tubos Reunidos enpresako langileak (Argazkia: Aiaraldea.eus-en artxiboko argazkia)

Tubos Reunidos enpresako sindikatuek uste dute arriskuan dagoela martxoaren 27an lortutako aurreakordioa. Hasteko, langile erakundeek argudiatu dute zuzendaritzak igandeko Errege Dekretua erabili duela jarduera mantentzeko.

Horrez gain, enpresak proposatzen duen espediente berria apirilaren 10ean hasiko litzateke ekoizpen arrazoien ondorioz, eta hori ez zen aurretik adostutakoa.

Gauzak horrela, ostegunean ez zuten akordiorik lortu lantegiko arduradunen eta langile ordezkarien artean. Astelehenean izago da bi aldeen arteko hurrengo hitzordua. Negoziatzen jarraituko dute, baina ostegunean zenbait sindikatuk, printzipioz, azaldu zuten ez zutela asmorik ezer sinatzeko.

3 hilabetez enplegua erregulatzeko espedientea abiatzea adostu zuten martxoaren 27an Tubos Reunidos enpresan.