argia.eus
INPRIMATU
Arrazismoaren kontrako giza-katea egingo dute Baionan larunbatean
  • Arrazismoaren aurkako nazioarteko eguna kari, larunbat honetan 16 alderdi, kolektibo eta elkartek deia luzatu dute, Baionako Marengo eta Pannecau zubien artean giza kate bat osatzeko. Aniztasuna, elkartasuna eta giza eskubideen errespetua aldarrikatzera deitu dute, arrazakeriaren eta faxismoaren kontra, "Borrokaren tenorea orain da" lemapean.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2025eko martxoaren 20a

Protestak Frantzia osoan iraganen diren elkarretaratzeekin batzeko xedea badu ere, ipar Euskal Herrian eskuin muturreko ideien gorakadak sortzen duen kezka nabarmendu nahi du deialdiak. Giza katea 17:00tan iraganen da Baionako Marengo eta Pannecau zubien artean.