argia.eus
INPRIMATU
Arrazakeriaren kontrako mezuak jarri dituzte ume beltz batek erasoa jasan zuen Bilboko parkean
  • Sarean asko zabaldu da Bilboko parke batean gertatutako eraso arrazistaren bideoa. Gertaera horren aurkako mezuak jarri dituzte erasoa gertatu zen parkean.

ARGIA @argia 2018ko apirilaren 04a
Arrazakeriaren kontrako mezuak jarri dituzte Prim kaleko parkean (argazkia: Ecuador Etxea).

Martxoaren 31n Bilboko Prim kaleko parke batean ume batek jasandako eraso arrazistaren berri eman zuen Desirée Bela-Lobeddek Twitter bidez. Salaketarekin batera zabaldutako bideoan ikusten zenez, zenbait umek ez zioten utzi haur beltz bati parkeko txirristan igotzen; haren ama gerturatu zen, haurrari pasatzen utz ziezaioten, baina beste umeek ez zioten utzi eta gainera iletik tira eta jo egin zioten haur beltzari.

Kontua ez zen hor bukatu: haurraren amak beste norabait eraman zuen bere umea, baina bi neskak atzetik jarraitu zioten eta buruan jo. Bitartean, ume jazarleen gurasoek ez zuten ezer egin.

Gertaera tamalgarri horri aurre egiteko, “Zurekin jolastu nahi dugu” eta “STOP arrazakeria” mezuak jarri dituzte Santutxu auzoan dagoen parkean, Ecuador Etxeak informatu duenez.