argia.eus
INPRIMATU
Arrasateko Elkartasun Eguna larunbatean ospatuko dute
  • Euskal preso, errefuxiatu eta iheslarien aldeko eguna egingo dute arrasatearrek larunbatean. Etxian nahi ditugu eta kitto lelopean aldarrikapenak eta festa giroak bat egingo dute hamairugarren edizio honetan.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko irailaren 11
Elkartasun egun bateko manifestazioa

11:00etan emango zaio hasiera egunari, umeentzako tailer eta pintxo dastaketarekin eta gaueko ordu txikiak arte ez da aspertzeko denborarik egongo, bazkaria, manifestazioa eta hainbat kontzertu eskaintzen dituen egitarau zabala antolatu dutelako.

Hona hemen egitaraua: