UPNko presidentearen esanetan, PPk estrategia aldatu du "aldebarkatasunez" eta alderdiaren siglak lehenetsi dizkio koalizioari.
Miguel Tellado PPko antolaketa presidenteordeak ABC egunkarian egindako elkarrizketa batean esandakoek hautsak harrotu dituzte beste behin Nafarroako eskuinean. "Navarra Suma hil da?" galderaren aurrean, Telladoren esanetan, PPk hurrengo foru hauteskundeetan bere siglapean aurkeztu "baino ez du buruan", baina UPNrekin koalizioa "baztertu gabe".
Nabardura horiek nahikoak izan dira Javier Esparza UPNko presidentearen berehalako erantzuna izateko. Berri agentziei egindako adierazpenetan, Esparzak ziurtatu du PPk amaitutzat eman duela Navarra Suma koalizioa (UPN, PP eta C's alderdiek osatua), "aldebakartasunez eta komunikabideen bidez".
Gauzak horrela, UPNk uda amaitu ostean erabakiko du koalizioaren etorkizunaren inguruan, Esparzak berak jakinarazi duenez.