Azken asteetan Aroztegiko proiektuari buruz izan diren gertakarien inguruan oharra kaleratu du Aroztegia...eta gero zer? plataformak
Plataformaren irudiko, Baztanen eratu behar den batzorde bakarra Aroztegiako UGPSa gelditzeko eta herritarren borondatea betetzeko lan eginen duena da.
Joan den urtarrilaren 26ko osoko bilkuran erabaki zuen Baztango Udalak Aroztegiko proiektuaren jarraipena egiteko udal batzordea sortzea. Geroa Baik aurkeztu zuen proposamena eta Geroa Baiko bi zinegotziek ez ezik, UPNko lauak, Baztan Auzolanean-ekoak eta Baztango Ezkerrako bi zinegotziek baiezko botoa eman zuten. Bada, Aroztegia eta gero zer? plataformaren irudiko, batzode hori "pozoindutako batzordea" da eta Baztanen eratu behar den batzorde bakarra "Aroztegiko UGPSa gelditzeko eta herritarren borondatea betetzeko lan eginen duena da".
Batzorde hori udal ordezkariak, Nafarroako Gobernuko ordezkari batek, Palacio de Aroztegui S.L. enpresako ordezkariak eta Lekarozko alkatearekin osatzea proposatzen du Geroa Baik eta horren harira, plataformak honela dio: "Lekaroztarren zein baztandarren borondateari muzin egin ondotik, orain Lekarozko alkatearen presentzia eskatzen dute. Herriak egitea nahi ez duen proiektuaren garapenaren jarraipena egiteko hain zuzen ere. Lekarozko herritarren ordezkariari, herriaren suntsiketaren testigu konplizea eta isila izatea eskatzen dioten bitartean, zafratutako lurren jabe pribatuak zein herri lurren kudeatzeko eskumena duen Batzar Nagusiko ordezkaririk gabeko batzordea eratu nahi dute".
Plataformaren ustez, "berriz ere, nabarmen gelditu da Geroa Baik enpresaren bozeramilearen papera bete nahi duela. Baztango herri lurren defentsan ari beharrean, herritarren ordezkariei eta herritarren kontrako jazarpen judiziala egin duten horiek kokatu nahi dituzte herritarren ordezkari paperean".
Gisa berean, adierazi du Aroztegiko proiektua UGPS bidez onartu zela: "Baztango Udalari eta Batzar Nagusiei legez dagozkien eskumenak kentzeko eta herritarren borondatearen gainetik proiektu hau inposatzeko". Plataformak oharrean dio, "ikusita Lekarozko zein Baztango herritarren gehiengoak eta baita tokiko erakunde instituzional demokratikoek ere (Batzarra eta Baztango Batzar Nagusia) proiektu honen kontrako irizpidea behin eta berriz adierazi dutela, berriz ere, aurpegiak zuritzeko saiakera batean, ados jarri dira burutzen ari diren inposaketa eta bidegabekeriari zilegitasuna eman nahian".
Garbiñe Elizegiren kasuan auzitegiak emandako ebazpena ere "gogor" salatu du plataformak, "adierazpen askatasunaren eraso larria" dela erranez, eta "ama lurra suntsitu nahi duten eskrupulurik gabeko kapitalistak inpunitate osoarekin jokatzeko bidea ireki nahi duela" adieraziz.
Albiste hau Erran.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Harreman bertikal eta asimetrikoen adibideak asko dira, eta beti ez zaigu rol bera egokitzen. Horrela, zenbaitetan, batzuek erabakitzen dute eta erabakitakoa gauza dadin lan egingo dute; gainontzekoen funtzioa da “goian” hartutako erabakiak gauzatzea edota onartzea... [+]
Aroztegia proiektuaren kontrako protesta baketsuetan parte hartzeagatik ezarritako zigorrari aurre egiteko diru-bilketa abiaraziko dutela iragarri du herri kolektiboak.
“Talde kriminal antolatua izatea” eta “derrigortze eta bortxa delituak egitea” leporatu diete, 2021ean Lekarozen Aroztegiko obrak geldiarazteko egindako kanpaldiaren harira.
Ereindakotik omen uzta izena jarri dio egunari Aroztak! herritar talde antolatzaileak. Besteak beste, borroka horretan parte hartu duten guztiak eskertu nahi izan ditu larunbateko besta egunarekin, erresistentziaren lehenbiziko urteurrenean.
Ereindakotik omen uzta izena jarri dio egunari Aroztak! herritar talde antolatzaileak. Besteak beste, borroka horretan parte hartu duten guztiak eskertu nahi izan ditu besta egunarekin.
Elkartasunez, hamarnaka herritar elkartu dira Nafarroako Auzitegiaren aitzinean, "herri baten borondatea ezin da epaitu" banderola plazaratuz.
Aroztak Herri Ekimenak jakinarazi du sei pertsona epailearen aurretik igaro beharko direla, Aroztegiako makroproiektuaren aurkako protesten harira. Ekimenak babesa helarazi die, eta mobilizazioak deituko dituela iragarri.
Espainiako Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzak seirehuna euroko isunarekin zigortu ditu Ahotsa.info eta Ekinklik-eko bi kazetari grafiko. Guardia Zibilak dago isunaren atzean; kazetariei leporatzen die agenteak identifikatzea errazten duten irudiak publikatu izana.
Hamar pertsona auzipetu dituzte egitasmoan parte hartzeagatik. "Herri oso baten kontrako erasoa" dela salatu dute, eta "herri gisa erantzungo" dutela ziurtatu.
10 isun hartu zituzten joan den astean Aroztegiko proiektuaren kontrako mobilizazioetan parte hartu zuten herritarrek.
Astelehenean helarazi zizkien Guardia Zibilak deklaratzeko zitazioak. Bi egun lehenago, larunbatean, ehunka pertsonak parte hartu zuten Aroztak taldeak Aroztegiaren aurka deitutako manifestazioan.
Aroztak Herri ekimenak deituta Elizondotik Lekarozera manifestazioa egin dute Aroztegiko makroproiektua gelditzea eskatzeko. Antolatzaileen arabera, 2.500 pertsona inguruk parte hartu dute.
Lekarozko Aroztegiko proiektuak barnean hartzen dituen lau lursail ditu Astiz familiak Telleria auzoan. Enpresarekin bizitako esperientzia kontatu dio Nekane Astizek Ttipi-Ttapari.