Joan den ortziralean, martxoaren 18an, zenbait baztandar Balleko Etxerat joan ziren, Batzar Nagusiari zein Baztango Udalari Aroztegiako proiektuari eta UGPSari buruzko Herri Galdeketa abiatzeko eskaera aurkezterat.
Beraz, Baztanen Aroztegiari buruzko herri galdeketa martxan paratzeko prozedura abiatu dute. Gogoratu behar da apirilaren 23an manifestazioa ere deitua dagoela Elizondon.
Albiste hau Erran.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.