Epailearen ustez, "erabat justifikatua" dago udalerriz gaindiko izaera. Aroztegia eta zer? plataformak berretsi du "inposatutako" proiektu bat dela Aroztegian egin nahi dutena.
Administrazioarekiko Auzietako Aretoak bertan behera utzi du Sustrai Erakuntza fundazioak jarritako salaketa. Aroztegian 228 etxebizitza, lau izarreko hotel bat eta golf zelai bat eraikitzeko proiektu urbanistikoari UGEP izaera eman izana auzitan jarri zuten Sustrai Erakuntzako kideek, baina epailearen ustez, "erabat justifikatua" dago udalerriz gaindiko izaera. Are: enpresaren ikuspuntuarekin bat eginez, proiektuak Baztanen izanen duen eragina "estrategikoa eta sozioekonomikoa" dela, eta Nafarroa osoan "turismoa sustatzen" lagunduko duela dio magistratuak. Sententziaren aurka, kasazio helegitea aurkez dezakete aldeek.
Proiektu horren sustatzaileek luxuzko 228 etxebizitza, bederatzi zuloko golf zelai bat, lau izarreko hotel bat eta spa gune bat egin nahi dituzte Baztanen, Lekarozko Aroztegia jauregiaren 45 hektareako eremuan. Epaileek atzera bota zuten, ordea: 2013. urtean, lehendabizikoz, eta 2015ean, bigarrenez. Bigarren sententzia hori Espainiako Auzitegi Gorenak eman zuen. Jakin baino lehen, proiektuan hainbat aldaketa egin, eta berriz aurkeztu zuten bultzatzaileek Nafarroako Gobernuan. UPN zen agintean, oraindik ere. "Foru intereseko inbertsiotzat" jo, eta udalez gaindiko sektore plan gisa onartu zuen gobernuak, 2015eko hauteskundeak egin baino zenbait egun lehenago.
Aroztegia eta gero zer? plataformak ohar baten bidez jakinarazi du "inposizioa" dela Aroztegian egin nahi dutena. "Udalaz gaindiko plana onartu zenean ez zen inolako prozesu parte-hartzailerik izan. Gai honen inguruan egin diren prozesu parte-hartzaile bakarrak 2009. urtean Lekarozen egin zen herri galdeketa eta 2016. urtean Baztan osoan egindako herri galdeketa dira. Lehenbizikoan %67a lurren birkalifikazioaren kontra agertu zen eta bigarrenean berriz %80a baino gehiago agertu zen proiektuaren kontra. Horrengatik, ez gaude inposaketa hau onartzeko prest", nabarmendu du plataformak ohar bidez.
Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra
Harreman bertikal eta asimetrikoen adibideak asko dira, eta beti ez zaigu rol bera egokitzen. Horrela, zenbaitetan, batzuek erabakitzen dute eta erabakitakoa gauza dadin lan egingo dute; gainontzekoen funtzioa da “goian” hartutako erabakiak gauzatzea edota onartzea... [+]
Aroztegia proiektuaren kontrako protesta baketsuetan parte hartzeagatik ezarritako zigorrari aurre egiteko diru-bilketa abiaraziko dutela iragarri du herri kolektiboak.
“Talde kriminal antolatua izatea” eta “derrigortze eta bortxa delituak egitea” leporatu diete, 2021ean Lekarozen Aroztegiko obrak geldiarazteko egindako kanpaldiaren harira.
Ereindakotik omen uzta izena jarri dio egunari Aroztak! herritar talde antolatzaileak. Besteak beste, borroka horretan parte hartu duten guztiak eskertu nahi izan ditu larunbateko besta egunarekin, erresistentziaren lehenbiziko urteurrenean.
Ereindakotik omen uzta izena jarri dio egunari Aroztak! herritar talde antolatzaileak. Besteak beste, borroka horretan parte hartu duten guztiak eskertu nahi izan ditu besta egunarekin.
Elkartasunez, hamarnaka herritar elkartu dira Nafarroako Auzitegiaren aitzinean, "herri baten borondatea ezin da epaitu" banderola plazaratuz.
Aroztak Herri Ekimenak jakinarazi du sei pertsona epailearen aurretik igaro beharko direla, Aroztegiako makroproiektuaren aurkako protesten harira. Ekimenak babesa helarazi die, eta mobilizazioak deituko dituela iragarri.
Espainiako Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzak seirehuna euroko isunarekin zigortu ditu Ahotsa.info eta Ekinklik-eko bi kazetari grafiko. Guardia Zibilak dago isunaren atzean; kazetariei leporatzen die agenteak identifikatzea errazten duten irudiak publikatu izana.
Hamar pertsona auzipetu dituzte egitasmoan parte hartzeagatik. "Herri oso baten kontrako erasoa" dela salatu dute, eta "herri gisa erantzungo" dutela ziurtatu.
10 isun hartu zituzten joan den astean Aroztegiko proiektuaren kontrako mobilizazioetan parte hartu zuten herritarrek.
Astelehenean helarazi zizkien Guardia Zibilak deklaratzeko zitazioak. Bi egun lehenago, larunbatean, ehunka pertsonak parte hartu zuten Aroztak taldeak Aroztegiaren aurka deitutako manifestazioan.
Aroztak Herri ekimenak deituta Elizondotik Lekarozera manifestazioa egin dute Aroztegiko makroproiektua gelditzea eskatzeko. Antolatzaileen arabera, 2.500 pertsona inguruk parte hartu dute.
Lekarozko Aroztegiko proiektuak barnean hartzen dituen lau lursail ditu Astiz familiak Telleria auzoan. Enpresarekin bizitako esperientzia kontatu dio Nekane Astizek Ttipi-Ttapari.