Ereindakotik omen uzta izena jarri dio egunari Aroztak! herritar talde antolatzaileak. Besteak beste, borroka horretan parte hartu duten guztiak eskertu nahi izan ditu besta egunarekin.
Aroztegiaren aurkako manifestazio, konzentrazio, akanpada, solasaldi eta bestelakoetara hurbildu den jendea "eskertzeko" xedez antolatuko dute maiatzaren 14ko ospakizuna. Lekarozen jarri du hitzordua Aroztak! taldeak, egun osoko egitaraua osatuz: ipuinak, mural margoketa, zikiro-jatea (txartelak salgai Lekarozen Hiru-Iturrin, Elizondon Intzan eta Txokoton, Arizkunen Dolaetxean eta Erratzuko Zubi-puntan–, bertso saioa, kalejira eta gauean kontzertuak. Leizeak, Burutik, AFU eta Dj Kazeruerk entzungai izanen dira 22:00etatik aitzina.
Lekarozen turistentzako 228 etxebizitza, golf zelaia eta luxuko hotela eraikitzeko Aroztegia proiektu urbanistikoaren obrak hasi eta berehala iritsi zen herritarren erantzuna iaz: akanpada bat jarri zieten parean makinei eta obrak gelditu behar izan zituzten. Geroztik ez dira itzuli eta herritarrek adi segitzen dute. Parean, errepresioarekin erantzun zaie: isunak bideratu zaizkie eta ustez desobedientzia ekintza gauzatzeagatik, hainbat herritarrek epailearen aitzinean deklaratu behar izan dute.
Jarraian eguneko egitaraua: