argia.eus
INPRIMATU
Aroztegia proiektuaren obrak edozein unean hasiko direla ohartarazi dute
  • Nafarroako Gobernuaren oniritzi eta baimen guztiak lortuta, Baztango bizimodua baldintzatuko duen proiektua edozein momentuan eraikitzen hasiko direla ohartarazi dute.

Ahotsa.info @ahotsainfo 2018ko martxoaren 02a

"Nafarroako Gobernua lagun, Palacio de Aroztegia SLk baimen guztiak eskuratu ditu Aroztegiako obrekin hasteko. Honek, gaurgero obrak edozein momentutan hasten ahal dituztela erran nahi du", ohartarazi dute Baztanen proiektu honen aurka daudenek.

"PSISa onartzen denetik enpresek 2 urteko tartea dute obrekin hasteko, data hau pasaturik PSISaren beharra berrikusten ahal da, baino hontakoan Nafarroako Gobernuak berriz ere bere borondate politiko eza agertu du aukera hau baztertuaz", salatu dute.

Obrak noiz hasiko zain daude orain, baina proiektua geldiarazteko borrokan jarraitzeko deia zabaldu dute.

 

 

Albiste hau Ahotsa-k argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.