argia.eus
INPRIMATU
Aroztegia “pelotazoa” dela esatea ez da delitua: Baztango alkate ohia absolbitu dute
  • Garbiñe Elizegi, Baztango alkate ohia, Baztango aroztegia “pelotazo”  bat dela esateagatik salatu zuen aroztegiaren sustatzaileak. El Diario de Navarrak jaso duenez, epaileak ez dio deliturik egotzi Elizegiri, “hitzok ez baitute inor mintzen” eta kargu guztietatik absolbitu du. 1.000 euro ordaintzera zigortuta zegoen beste sententzia bat ere bertan behera utzi du.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U 2018ko urtarrilaren 26a