argia.eus
INPRIMATU
‘Aroztegia eta gero zer?’ plataforma: “Ile engominatu batek erreserba bat sortu nahi du”
  • Euskalerria Irratiak zabaldutako bideo adierazgarri baten bidez Euskal Herriko "tribu guztiak" deitu ditu plataformak, Lekarozko proiektuaren kontrako hilaren 23ko manifestaziora joateko.

ARGIA @argia 2016ko apirilaren 13a
Modu berezi batean iragarri nahi izan dute Aroztegiaren kontrako plataformako kideek Elizondon hilaren 23an, larunbatarekin, antolatu duten manifestazioa eta "Amalurra defendatzeko" deia egin dute.
 
Gure "arbasoen" gisan jantzita ageri diren lagunek "dena zor diogu amalurrari" azaldu dute: "Baina orain ile engominatu batek erreserba bat eraiki nahi du Aroztegi bazter emankor hauetan, erreserba bat aurpegi zurbilendako, erreserba bat amalurraren arnasa eta solasa porlanez itotzeko".
 

Koldo Martinez Geroa Baiko parlamentaria Info7n

Koldo Martinez Geroa Baiko bozeramailea Info7 irratiko Kalegorrian saioan aritu da asteazken goizean. Bere esanetan Aroztegia proiektuak "enplegu ugari" eramango du eskualdera eta legea betetzen du: "Oraindik ez dut ikusi zentzuzko arrazoirik proiektuaren kontra egoteko", azaldu du.