Palacio de Arozteguia S.L enpresa sustatzaileak Parlamentuan lan saioa egin du martxoaren 2an, Aroztegiko proiektua azaltzeko parlamentariei. Aroztegia...eta gero zer? Plataformak, bere aldetik, elkarretaratzea egin du UGPSa gelditzeko eta Herri Galdeketa eskatzeko. Elkarretaratuetako batzuk mafiosoz jantziak agertu dira eta El padrino filmako musika jarri dute.