argia.eus
INPRIMATU
Arnaldo Otegi martxoaren 1ean askatuko dute
  • Otegi Martxoaren 1ean aterako da azkenean kartzelatik. Ustez martxoaren 28an zen irtetekoa, baina Espainiako Auzitegi Nazionalak 1era aurreratu dio irteera.

ARGIA @argia 2016ko urtarrilaren 28a
Otegi artxiboko irudi batean. (Arg: Dani Blanco)

Sortuk baieztatu egin du albistea.

Auzitegi Nazionalak erabaki hau hartu du Otegiren defentsak eskatu ostean baldintzapeko askatasunean zegoen bitartean epaitegian egin behar izan zituen agerpenengatik.

Bateragune auziagatik, sei urte eta erdiko espetxe zigorra bete du osorik. Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez eta Miren Zabaleta urrian askatu zituzten.  Rafa Diaz izango da kartzelatik ateatzen azkena.