Aurten ez da sanferminik egongo Iruñean, eta Iruñeko Peñen federazioak ere bat egin du erakundeetatik festarik ez egiteko egindako deiarekin. Hala ere, astelehen honetan peñen pankartak erakutsi behar zituzten Baluarten.
Erakusketa, aldiz, bertan behera gelditu da, Nafarroako Gobernuak betoa jarri diolako Txantrea auzoko aipatu pankartari. Bertan Patxi Ruiz presoaren irudia agertzen da, honen eskubideak aldarrikatuz, eta bizi duen egoera eta egindako gose grebari erreferentzia eginez.
Debekuaren aurrean, Peñen Federazioak adierazi du guztiek ezin badute erakustan egon, batek ere ez duela egingo. Nafarroako Gobernuak eta UPNk adierazi dute ez dutela onartuko “Tomás Caballeroren hiltzailearen terrorismoaren apologiarik egitea”. Nafarroako Legebiltzarraren Mahaiak eta Bozeramaileen Batzordeak ebazpen bat onartu dute legebiltzarraren “kondena eta arbuiorik gogorrena” agertuz Armonia Txantreanak egindako pankartaren aurrean.