argia.eus
INPRIMATU
Armentia-2 putzua ustiatzeko lehiaketa bertan behera utzi dute
  • "Interes orokorreko" arrazoiak aipatu dituzte agirian.

Arabako Alea @ArabakoALEA 2017ko ekainaren 14a
Subilla putzua Gasteizen dago.

SHESA Euskadiko Hidrokarburoen Erakunde Publikoak bertan behera utzi du Armentia-2 putzua ustiatzeko lanen lizitazioa, Europako Batasuneko esleipenen webgunean (TED) agertutako iragarki baten arabera.

Lehiaketa iazko azaroan argitaratu zuten, eta orain bertan behera utzi behar izan dute. Agirian zehazten denez, "prozedura eten egin da". Horren arrazoia ez dute eman, baina SHESAk "interes orokorreko arrazoiak" direla eta, kontratuaren gauzatzeari uko egiten diola zehaztu du.

Lehiaketaren helburua zen Armentia-2 putzuko zundaketa, "eta iraupen gutxiko probak egiteko beharrezkoak diren zerbitzu eta materialen horniketa ziurtatzea".

Maiatzaren 18an jakin zen Jaurlaritzak Armentia-2 putzuaren ingurumen inpaktuko txostena egin behar zuela, Espainiako Ingurumen Ministerioak hala eskatuta. Berriztu mugimenduak orduan nabarmendu zuenez, erabaki horrek epeak luzatzea ekarriko zuen, proiektuaren inguruko kezkak azaltzeko aukera emango zuen.

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.