argia.eus
INPRIMATU
Armatutako gizon zurien patruilak Fergusongo kaleetan
  • Joan den igandean urtebete bete zen AEBetako poliziak Michael Brown 18 urteko gaztea hil zuenetik. Urteurrenean bi lagun tirokatu zituen poliziak – horietako bat larri zaurituta dago–. Gertaerak protestak eragin ditu eta gobernuak larrialdi egoera ezarri du.  

Martin Mendizabal Garai @mendigarai 2015eko abuztuaren 12a
Istiluen tartean Oath Keepers bezalako talde xenoboak presentzia irabazten hasi dira (Argazkia: The Guardian)

Giroa asko gaiztotu da azken egunetan. Polizia azal beltzeko pertsonak era arbitrarioan atxilotzen ari direla salatzen ari dira. Manifestarien eta indar publikoaren arteko istiluak areagotu dira, bideo honetan ikus daitekeen bezala.

Asteazkenean 150 lagun baino gehiago izan dira atxilo eramandakoak, The Guardian egunkari britainiarrak aditzera eman duenez.

Giro nahasi horretan talde armatuak azaltzen hasi dira. Horietako bat Oath Keepers da. M-15 errifleekin kaleak “patruilatzen” hasi dira “konstituzioa babesteko” sortutako taldeko kideak. Atzerritarren aurkako diskurtsoa xenofoboa du Oath Keeperssek eta AEBetako Gobernuaren aurkako talde militar bezala ikusita dago.  

Taldeko bozeramailetako batek esan du kazetariak babesteko hartu dituztela kaleak, eta poliziaren baimena daukatela hiritik ibiltzeko.