argia.eus
INPRIMATU
Armadaren etorbidearen izena aldatuko du Iruñeko Udalak
  • 1963an Espainiako armadak izena jarrarazi zion garaiko udalari eta ordutik egon da indarrean. Joseba Asiron alkateak iragarri duenez, Armadaren izena kendu eta Catalina Foix, Nafarroako azken erreginaren izena eramanen du etorbideak. Nafarroako historian berebiziko garrantzia izan duten emakumeen papera azpimarratzeko erabakia.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2018ko abenduaren 11
Argazkia:@fm983irratia

"Harrigarria da Nafarroako Catalina lehenengoa bezalako figura batek txokorik ez izatea gure hirian" azaldu du Joseba Asiron alkateak, "bazen garaia Iruñeak, Nafarroak izandako azken erregina behar bezala gogoraraztea". Aldi berean, 1963tik indarrean zen Armadaren izena kenduko zaio Iruñeko etorbide nagusienetako bati. "Etorbidea zabaldu zenean, armadarenak ziren lurretan, izena inposatu zitzaion garaiko udalari" adierazi du Asironek.

Izen aldaketa ofiziala erabakita, hiru hilabeteko administrazio tramitea egin beharko da izen berria erabat ezartzeko. Catalina Foix nor zen ezagutzeko, konferentzia antolatu du iruñeko udalak asteazken arratsaldean Condestable jauregian Aitor Pescador historialariaren esku.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.