Arma hauen “eragin katastrofikoa” azpimarratu dute Bakearen Nobel saria ICAN elkarteari emango diotela jakinarazi dutenean. Horrez gain elkarte honek arma hauek debekatzeko egindako lan eskerga ere eskertu dute.
ICAN elkartea nazioarteko erakundez kanpoko hainbat elkartek osatzen dute. Elkarte honek sustatu duen kanpainaren helburua da, gobernuek arma nuklearren debekua adostea. Eta horretarako negoziatzen has daitezela eskatu du elkarteak.