argia.eus
INPRIMATU
Arma gordeleku bat aurkitu dute Paris iparraldean, ETArena izan daitekeela zabaldu dute
  • Frantziako poliziak Oiseko departamentuan ETArena izan daitekeen arma gordeleku bat aurkitu du, Ser irrati kateak aurreratu duenez. Baso batean, lurpean sartutako bidoietan zeuden armak ezkutatuta, eta "egoera onean" daudela diote.

ARGIA @argia 2016ko urriaren 12a

Ikerketan Espainiako Guardia Zibila eta Frantziako polizia elkarlanean aritu dira.

ETAk 2011ko urtarrilaren 10ean orain ere indarrean dirauen "su-eten egiaztagarri eta orokorra" aldarrikatu zuen, eta 2011ko urriaren 20an borroka armatua behin betiko utzi zuela adierazi zuen. 2012ko urtarrilean, jarduera armatua uzteko erabakia behin betikoa dela berretsi zion ETAk Nazioarteko Egiaztatze Batzordeari.